domingo, 21 de diciembre de 2008

2008/12/15 Geure ingurunea ezagutzen

Etxearen egoera

Haurtzaindegi bat izan zen etxe handi batean egiten dugu lo. Banekien nahiko txarto ibiliko ginela baina hau gerrilla moduko bizimodua da. Bi komuna daude 35 boluntarioentzako… eta dutxa bakar bat (ur beroarekin, hori bai :). Hala eta guztiz ere ondo antolatzen ari gara talde-lanetan (sukaldaritza, etxe garbiketa…). Irekiko dugun “lelokeriak” atalean ikusiko gaituzue komuneko eskobilarekin bueltan :)

Altxatzerakoan egitaraua eman digute izango ditugun ekintza guztiekin bi aste hauetan zehar. Interesgarrienak Natibitate elizan egingo den eguberri ospaketa eta palestinar errefuxiatu-eremu batera joatea iruditu zaizkit.


Militarren basea (Shdema) eta nekazaritzaren egoera

Buelta bat eman dugu ezagutzeko nekazaritza egoera Beit Sahour-en inguruetan (Belén ondoan) eta lehenengo lan-proiektua ezagutu dugu. USAID-en (United States AID) alboan gaude, dagoen mendixka batean. Haurren denbora librearen gozamenerako kirol/jolasleku ikaragarria antolatzen hari dira: Futbol-zelaia, rokodromoa, kolunpio pilo, eta abar.

Hemengo jendeak, baina boluntarioek ere, haserre galanta dute Estatu Batuak daramatzaten portaera hipokrita dela eta. Alde batetik, okupazioa bultzatzen dute, Palestinarren ur-baliabideak txikitzen dituzte, lurrak bereganatu, Israelen esku jartzen dute laguntza
internazionalarentzat duten aurrekontuen %25 baino gehiagoa… eta, bestetik, honelako proiektu-sozial batzuk ordaintzen dute Palestinarren alde, bere gaiztakeriak itxuratuz.

Mendiaren goialdean, Israelek izandako base militarra dago. Shdema du izena eta militarrek bertan behera utzi zuten bertatik alde egin zutenean, bigarren intifadaren amaieran (2005 urtea).

Geure lana bi egun hauetan olibondoak landatzea izan da: Harriak kanporatu, lurra prestatu, behar diren zuloak egin, hazia jarri eta, azkenik, urtu. 120 olibondo jarri genituen eta hauxe baliabide izugarria da bertakoentzat. Pentsa ezazue hemengo nekazari askok bakarka lan egin dutela lurra eta ez dituztela makinarik lurra prestatzeko.













No hay comentarios: