sábado, 27 de diciembre de 2008

2008/12/16 Atxilotuta bolondres lanetan zeuden palestinarrak

Gaua heltzen denean, taldeko zuzendariak batzen gaitu eta harrituta uzten gaitu sortu den azken albistearekin: Shdema base militarrean ezin izango dugu lan egin. Israeleko gobernua, kolonoen gomendioz, lur lapurketa salatu du eta Beleneko udaletxea epaitu egingo dute.

Hau dela eta, dauden bolondres-lanak geldiarazi egin dituzte bertan. Honelakoak egunez egun gertatzen ari dira Zisjordanian, Palestiniarren esanetara. Txikitu eta desagertarazi nahi dute herri hau, arau internazionalak eta giza eskubideak zanpatuz.

Berri honen ondorioz egun librea eman digute biharko eta madrileko neskekin Jerusalemera joatea erabaki dut. Lana beste leku batean jarraituko dugu hurrengo egunetan, Internacional Palestinian Youth League erabakia heltzen denean.

Ez ditut hitzak sentitzen duguna adierazteko.


















No hay comentarios: